2010ean, esate baterako, hornitzaile japoniarrak munduko ekoizpenaren %20,8az arduratu ziren, erdieroaleei dagokionez, eta elektronika-gailuen ekoizpenaren %13,9a izan zen eurena.
Ekoiztetxe nagusien egoera
Hondamendiaren osteko lehen egoera ikusita, kaltetuenak erdieroaleak fabrikatzeko behar diren lehengaien ekoizpen lantegiak izan dira, hala nola, garraio bide nagusiak ere.
Ekoizpen etxeetara begira, Toshiba eta Fujitsuk jasan dute hondamendiaren latzena, bi ekoizleak kokatzen baitira tsunamiaren eremuan eta dagoeneko iragarri dute etenak eta atzerapenak izango dituztela ekoizpenean.
Sony etxeak ere bi lantegitan eten du ekoizpena, optoelektronikara dedikatzen den den Miyagikoa eta bateriak egiten dituen Fukushimakoa.