Frantziako Ekonomia eta Finantzen Ministerioko 150 ordenagailuri egin diete eraso

Jon Berezibar 2011ko mar. 8a, 12:35

Frantziako Ekonomia eta Finantza Ministerioko 150 ordenagailutan barneratzea lortu zuten joandako abenduan "piratek", ministerioak oraintsu jakinarazitakoaren arabera. Budget ministroak atzo iluntzean telebistan emaniko azalpenen  arabera, “hain modu ikusgarrian eraso egiten dieten lehen aldia” izan da eta, antza, piratek gainera Troiako zaldi sinple baten bidez lortu dute sarbidea.

Paris Match astekari ezagunak eman du erasoaren berri baina egileen informaziorik ez dute zabaldu oraindik orain. Ministeriotik ere argitu dute norbanakoen daturik ere ez dagoela arriskuan eta gehien bat aurki egitekoa den G20aren bilerari buruzko agiriak atera dituztela. Paris-Matchek zabaldutakoaren arabera, web txinatarretatik zuzendu da erasoa, ministerioko goi-kargudun batek esan dienez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak