"Homo Sapiensetik Homo Googlera" eta geroago eta tentelago

Jon Berezibar 2011ko mar. 7a, 17:55

Internetek garuna aldatuko duela dio Nicholas Carr pentsalari ezagunak, geroago eta tentelago bilakatzen gabiltza interneten erabilerarekin, alegia.

Hutsal bilakatzen gaitu Googlek Carren aburuz. Teoria hori garatu berri du The Shallows, what the internet is doing to our brains liburuan. Nabigatzean jasotzen dugun informazio eskergak gozarazten digula, bai, baina, eransten du,  aldi berean irakurketa arinak hausnartzeko gaitasuna murrizten dela "kontzentratzea kosta egiten zaigulako". "Neurologikoki, pentsatzen dugun hura" garela dio eta gogo-jarduera azalekoak "makinen erara pentsaraztera" garamatzala, "efizientziaren bila". Carrek dio hori bera bere buruan sumatu zuela eta liburua idatzi zuela.

Garunari berdin zaio

"Garunaren plastizitatea [gure pentsatzeko prozesua nola garatzen den aldagarria izatea] aurkikuntza garrantzitsua izan bada ere, garunari berdin zaio argiago ala tentelago bihurtzen gabiltzan". Gauzak horrela, Carrek etorkizuna ezelan ere ez du begi onez ikusten, analisi edota zalantza gaitasunen lerma dakusalako.Liburuen digitalizazioan dihardu azkenaldian Googlek, "gure arreta diru bilakatzen", Carren arabera. Zenbat eta klik gehiago are eta interes handiagoa du edukiak eta interes hori Googlek, enpresa den heinean, dirutan gura du, "nahiago dute, irakurleak ahalik eta klik gehien egitea eta sakontzea ekidin". "Liburuak pentsamendu analitikoa, sakona eta autonomoa ekarri zuen", dio amaitzeko Carrek, "eta orain interneten eragina aztertzeko garaia da". "Tamalez, Homo Sapiensetik Homo Google" izatera igaroko garela aurreikusten du pentsalariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak