Sustrai Aloñak eta MUk irabazi egin dute

Mireia Bikuña 2011ko mar. 6a, 15:50

Oñatiarrek igoera faseko lehen lehia irabazi dute Goierri Verkolen kontra (75-66). Arrasatearrek jaitsiera fasea ondo hasi dute San Inazio UPNA menderatu ondoren (83-66).

Sustrai Aloñak asko sufritu zuen lehia irabazteko. Bigarren tartearen hasieran 14 puntu atzetik zeuden (15-29). Hirugarren laurdenetan errenta murriztu zuten, eta azken laurdenetan markagailua berdindu ondoren, aurretik ipini ziren, harmailetan zueden zaleen laguntzarekin. Oñatiarrek igoera fasean duten helburua da disfrutatzea: "Igoera lortzea oso zaila da. Igoera fasea egiten dugunak ez du zapuztuko urteko lan bikain", esan digu Xabi Igartuak.

Mondragon Unibertsitateak maila mantentzeko lehen pausua eman zuen. Bigarren laurdenean egindako partzialari esker (26-9) erabaki zuten partidua. Arrasatearren helburu nagusia maila mantentzea da, eta ahal badute, lehen postuan bukatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak