Euskal Herriko Itzuliak etapa bi izango ditu Debagoienean zehar, apirilean

Sergio Azkarate Beitia 2011ko mar. 1a, 10:52

50. Euskal Herriko Itzulia apirilaren 4an hasiko da, Zumarragan, eta lehenengo etapan bertan Debagoienean zehar ibiliko dira ziklistak. Oñati, Elorregi eta Bergaratik pasatu ostean, Elosua igoko dute. Etapa Zumarragan bertan bukatuko da (149,5 km). Laugarren etapan bueltatuko da tropela ibarrera...

Apirilaren 7an, eguena, Amurrion hasiko da, eta Elorriotik Kanpanzarko gaina igoko dute; Epelen behera joango dira eta gero Bergara eta Osintxutik pasatuko dira. Horren ostean, Eibartik Karabieta igoko dute eta Elgetatik Berriz aldera hartuko dute. Etapa Arraten bukatuko da, 177 kilometro bete ostean. (Azaleko argazkia: Susi Goetze)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak