Kirol egokitua ezagutu dute aste bukaeran gaztetxoek

Mirari Altube Arrese 2011ko ots. 26a, 21:07

Bergarako Labegaraietako kiroldegia ume eta gurasoz bete zen atzo, zapatua, ohi bezala. Oraingoan, baina, ohikoak ez diren kirolak ezagutzeko aukera izan zuten: saskibaloia gurpildun aulkietan; boccia; eta goal-balla.

Aste bukaerako kirol albisteak

Aloñak 3-1 irabazi du Berioren aurka

Iritsi da Mondraren garaipena

Aloña Mendi txirrindularitza sailak denboraldia aurkeztu du

Osintxuko gazte mailako saria Xabier Peñagarikanok irabazi du

Oñatiko Duatloia martxoaren 19an egingo da aurten

Lasagabasterrek irabazi du Zaldibarko kopako finala (3-2)

 

Bergarako San Martin, Aranzadi eta Mariaren Lagundia ikastetxeetako ikasleak, Antzuolakoak eta Elgetakoak elkartu ziren, benjamin eta kimuen mailetako 150 umetik gora, hain zuzen. Begiraleen azalpenei adi-adi jarraitu eta jokatzeko beldur barik kantxaratu ziren guztiak. Ezintasunak dituztenei egokitutako saskibaloian, boccian –pilota zuria jotzea– eta goal-ballean –begiak itxita zaratadun baloiarekin golak sartzea– jardun zuten. Boccian jokatzeko, gainera, Dordoka kirol elkarteko kide bi izan zituzten lagun, arauak azaldu eta jokoari jarraipena egiten. "Asko laguntzen digute horiek eta gainera, seriotasuna ematen diote jokoari", azaldu zuen Josu Agirrezabal begiraleak. Bocciako jokalari Agustin Toledo Lleidara joango da aste bukaeran Euskadiko selekzioarekin txapelketa jokatzera.

Gurpildun aulkietan saskibaloian jardutea izan zen gaztetxoen gustuko, baina egokitutako kirol horietan ondo jokatzea ez dela batere samurra frogatu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak