Amazonek ere badu filmak eta telesailak on-line ikusi edo alokatzeko zerbitzua

Jon Berezibar 2011ko ots. 23a, 13:22

Amazonek ere badu bere film eta telesailen streaming zerbitzua; Amazon Instant Video dauka izena plataformak eta Estatu Batuetan abiatu dute. Interneteko handiki ezagunenek dagoeneko apustu garbia egin dute edukiak internet bidez ikus-entzuteko aukera ematekoa. Amazonek eskaintzen duenari dagokionez, ordenagailuez gain, prest dago zenbait telebista aparailuetan erabiltzeko eta DVD eta telesailen estreinuak eman ahala, egongo dira eskuragarri.

Ikus-entzunezkoek eredu berria dagoeneko badutela behin eta berriro egiaztatzen da eta, batez ere, Estatu Batuetan, streaming bidezko zerbitzua da fruitu ezin hobeak ematen dabilen sistema.

Batzuk, ikus-entzunezkoen industriaren krisia eta birplanteamenduan eztabaidan galduta diharduten bitartean, beste batzuk aspalditik dabiltza erantzunak erabiltzen eta ordainduz gainera. Ereduetako bat Googlena da, telebista fabrikatzaileekin hitzarmenak lortuz eta bestea eduki banatzaileena, zeintzuetatik Netflix eta LoveFilm baitiren arrakastatsuenak. Hazkundea ikaragarri dabil izaten eta aurki dirutza mugituko du sektoreak adituen arabera.

Amazon Instant Video

Zerbitzua abiatu bezain laster, dagoeneko Samsung, Panasonic eta Sony telebistetan erabil daiteke – ordenagailu bidez ikusi ahal izateaz gain – eta Google TV eta Roku sistemekin ere bateragarria da. Zerbitzua Amazon Prime harpidetzaren bitartez egiten da urteko 79 dolarreko tarifarekin. Alokairua ere bada aukera 2 egunetarako edo 30erako bateragarria den gailu batera deskargatuz gero.

Netflix iristear, zalantzak zalantza

Aspalditik dabil esamesa Estatu Batuetan hain hedatua dagoen Netflix streaming zerbitzua Estatuan ere abiatuko dutela. Interesa bai, baina, era berean, aitatzen da konpainiaren asmoen galga direla Espainiako pirateria indize altua zein egile eskubideengatik ordaindu beharreko kopuru handia. Bereziki erabiltzaileentzat da erakargarria Netflixen zerbitzua, 8 dolarreko tarifa finkoak eskaintzen baititu katalogoko film eta telesail guztiak bestelako, muga barik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak