ACB maila lagunartean, Lagun Aro GBCren eskutik

Xabier Urtzelai 2011ko ots. 22a, 17:49

Gipuzkoako saskibaloi taldeek Lagun Aro GBC gertutik jarraitu ahal izateko eskaintza berezia izango dute, osteguneko (hilak 24) partidutik hasita (Lagun Aro GBC-MMT Real Madrid). Taldean joanez gero –gutxienez 20 laguneko taldea– saskibaloi onena prezio oso erakargarrian jarraitu ahal izango dute, sarrera bakoitza 9 eurokoa izango da-eta.

Eguenean, hilak 24, Lagun Aro Gipuzkoa Basket eta MMT Real Madrid taldeak izango dira zein baino zein gehiago (20:30ean, Donostian), eta Debagoieneko saskibaloi taldeko kideek erraztasunak izango dituzte partidu hori bertatik bertara jarraitzeko.

Horretarako, 943 444 428 telefono zenbakian egin beharko dute erreserba, eta sarreren ordainketa Kutxako kontu korronte zenbaki honetan egin: 2101 0206 13 0011860491 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak