Zentsuraren mapa marrazteaz gain, webgunean atentzioa emateko bestelako makina bat datu ere aurki ditzakegu. Esaterako, jasotzen da zeintzuk dira webgunerik zentsuratuenak, besteak beste, Wikipedia, Wikileaks, zenbait sare-sozial edota bideoen streaminga egiten duten webgune batzuk. Gehien zentsuratzen den informazioari dagokionez, blogak, alderdi politikoen webak, norbanakoei buruzko informazio webguneak, gobernuz kanpoko erakundeenak eta ekimen pribatuenak dira, ordena horretan, OpenNet proiektuaren datuen arabera edukirik zentsuratuenak. Webguneak ixteko motiboei dagokienek, hiru dira argudio nagusiak: lehena gizartearen balore tradizionalak babestea (Singapur edota Erresuma Batuan), bigarrena nazioaren segurtasunaren alde (Estatu Batuetan ala Indian) eta hirugarrena, egonkortasun politikoari eusteko (Libia edota Jordania).