Metaposta aurkeztu dute, doako kutxa-gotor digitala

Jon Berezibar 2011ko ots. 16a, 18:21

Interneteko kutxa-gotor elektronikoa da Metaposta zeinean agiriak doan, segurtasunez eta betirako gorde ahalko baitiren eta balio ofiziala eman sinadura elektronikoaren bitartez. Gaur egin dute aurkezpena Arabako Parke Teknologikoan Mondragon Taldeak,  Jaurlaritzako erakundeek, Merkataritza Ganberek, Tecnalia eta Gupost talde eta erakundeek. Gaurko Goiena Telebistako Magazinean (19:45) ezagutu ahalko dituzue zerbitzu berri honen xehetasunak.

Miñaoko (Araba) Teknologia Gunean aurkeztu dute dagoeneko martxan dagoen zerbitzu berria. Metapostak, batetik, postontzi lanak beteko ditu eta bertan jasoko dira agiri eta dokumentuak (telefonia, elektrizitate, ur... fakturak, adibidez) edota erakunde ofizialetatik jasotako jakinarazpen eta dokumentuak (Udalak, Foru Aldundiak, Epaitegiak...). Bestetik kutxa-gotor zerbitzua ere eskainiko du eta erabiltzaileek bertara igo ahal izango dituzte doan (100 Mb-ko mugarekin) garrantzizko dokunetuak: jaiotze partidak, erregisytroak, etxearen eskriturak... Biltegi moduan Jaurlaritzaren zerbitzariak erabiliko dituzte.

Gainera, sinadura elektronikoaren bitartez balioetsitako agiri horrek ofizial bihurtuko lirateke automatikoki eta behar diren lekuetan erakutsi berme osoarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak