N.A. elektronikoa mugikorretan txertatu gura du Telefonicak

Jon Berezibar 2011ko ots. 15a, 13:19

Nortasun Agiri (N.A.) elektronikoa eta eskuko telefonoaren SIM txartela lotzea da Telefonica konpainiaren proiektu berria, egunotan Bartzelonan egiten dabiltzan Mobile World Congress delakoan aurkeztu berri duen bezala. SIM txartelean bertan integratua joango litzateke N.A. elektronikoa, mDNI izenez bataiatu dutena.

Banketxeetako zerbitzuetarako, bestelako zerbitzuetan edota erakunde publikoetan erabili dadila da Telefonicaren asmoa baina ez luke sinadura elektroniko moduan baliorik izango. Erabiltzaileak mDNI-ari alta emandakoan, Espainiako Poliziaren Zuzendaritzak berretsiko luke, balioa izan dezan. Zerbitzu honen abantail nagusia da mugikorrak berez identifikatzen duela N.A., ez duela ordenagailu edota bestelako tresnaren beharrik identifikazioa gauzatzeko. Era berean, datuen babeserako neurri guztiak betetzen ditu aurkeztu beri duten sistemak, Telefonica eta Secuware enpresek elkarrekin garatu dutena.

Identifikazio honekin, baita ere, telefono konpainiaz aldatzerakoan egin beharreko portabilitate gastuak desagertuko lirateke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak