The Daily, egunkari digital esklusiboa abian da, anbizio handiarekin baina iraultza gutxirekin

Jon Berezibar 2011ko ots. 4a, 10:00

iPaderako espezifikoki sortu eta diseinatutako egunkaria da The Daily, prentsa tradizonaleko testu eta irudiak gainditu eta nabigazio esperientzia multimedia dakarren eguneroko hedabidea formatu erabat itxian. Robert Murdoch hedabideetako handikiaren News Corporationena da egunkaria; albisteak kontsumitzeko era berria dakarrena harentzat; iraganeko ideietan oinarritzen den etekin asmo hutseko proiektua kritikoentzat, baina. Momentuz, nahiko harrera txepela izan du The Dailyk hedabide espezializatuetan, The Wire kasu.

Albisteen negozioa berrasmatu gura du Mudoch handikiak The Daily-rekin, Applekin aliatuta, albisteak bakarrik ez, hedabideak kontsumitzeko moduetan ere aldaketa eragitea da nahia; sagartxoaren gailuek badute-eta horretan kontuan hartzeko aurrekaririk. Finean baina, Mudochek interneten albistegintzatik etekina ateratzeko egin duen enegarren ahalegina da The Daily – definitiboa ote den ikuskizun da – eta hori iPada moduko gailu itxi eta esklusibo eta ordainpekoen bidez egin lortu du. El alferrik Murdochen News Corporation taldeak argitaratzen, hain zuen, munduko hirugarren hedabiderik garrantzitsuena, barne hartzen dituelarik Fox telebista katea, National Geographic taldea edota The Wall Street Journal.


“Kostu txikiak, anbizio handia”

Zerbitzu esklusibo horrek asteko 99 dolar (0,73 euro gutxi gora behera) eta eguneko 14 zentabo (10 bat euro zentimo) balioko du eta soilik eros daiteke iTunes-en dendatik eta prentsako kazeta tradizionalek bezala politikatik hasi eta kirolak arte, aktualitateko arlo guztiak landuko ditu. New Yorkeko Guggenheim museoan egin zuten ekitaldia atzo “bai prentsan zein telebistan, orain arte pentsaezina zen eran albisteak ikusteko modu berria” ekarriko duen proiektua aurkezteko, ze, Murdochek gura du jendeak “pentsa, irribarre egin dezala eta konprometi dadila eguneko berriekin”. Horretarako konfidantza osoa dauka bere editore taldean.
Hori bakarrik ez, mozkin ekonomikoetan ere fede osoa du medien handikiak, haren esanetan “egingo diren milioika harpidetzek bermatuko” baitute arrakasta, “anbizioa izugarria” baitute “eta kostu oso txikiak”. Momentuz, 30 milioi dolarreko inbertsioa egin dute proiektuan.


Iraganeko ideia bat da askorentzat

Murdochen entusiasmoak, hala ere, ez ditu lehen kexa eta kritikak sosegatu; egunkaria nahi baino gehiagotan blokatzen baita eta irudiek ez dute, antza, gura adinako erresoluzioa eskaintzen. Hori gutxi balitz, nabigazioa nahasgarria dela diote erabiltzaile askok. Horrez gain, prentsako moldeetan oinarritzen da The Daily, eta askorentzat sortzezko akatsa da hori. Iraganeko kontzeptuetan oinarritzen dela, alegia. Zaila da gaur egun ulertzea hedabide digital bat eguneko edizio batekin argitaratzea ze, izan ere, hori interneten beti izango da “atzoko egunkaria irakurtzea”, sarri, txantxa bezala, eguneko egunkari tradizionalari buruz esaten den horixe. Internet zerbait bada, hori etengabeko informazio fluxua da eta The Daily eduki estankoa da, finkoa. Noski, edukiak egunean bertan egunera ditzake  hedabide digital berriak baina inondik ere ez du aprobetxatzen potentzial guztia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak