Etxean dauden gaixoen egoera ospitaletik jarraitzeko sistema garatu du Fagorrek

Arritxu Barruso 2011ko ots. 8a, 21:29

Fagor enpresa osasunaren merkatuan sartu da eta Madrileko Hospital de Hierro de Majadahonda ospitalearekin batera etxean dauden gaixoen egoera jarraitzeko sistema monitorizatua garatu du. Hau da, medikuek ospitaletik jarraitu ahalko dute gaixoen eboluzioa Fagorren garatutako sistema monitorizatuak eskaniko dizkien datuei esker.  Oraingoz bihotzeko arazoak dituzten gaixoekin bakarrik erabiliko dute.

Fagorrek eta Majadahondako ospitaleko Ikerkuntza Biomedikorako Fundazioak hitzarmena sinatu dute osasun zerbitzuekin eta etxeko ongizatearekin lotutako aplikazioak garatu ahal izateko elkarrekin. 

Fagor enpresak garatu duen sistema telemonitorizatuak sentsoreen bitartez egiten du lan; sentsore horiei esker gaixoaren hainbat datu neurtu daitezke: pisua, arterien tentsioa, glukosa... Datu horiek guztiak zuzenean gaixoaren historia klinikora gehitzen dira. Mondu horretan, medikuen ospitaletik bertatik jarraitu ahalko dute etxean dagoen gaixoaren eboluzioa.

Sistema monitorizatua, hasiera batean, bihotzeko arazoak dituzten gaixoekin bakarrik ipiniko dute martxan, baina hitzarmena sinatu dute bi aldeak ere ziur daude elkarlan horren bitartez beste gaixo batzuendako erabilgarriak izango diren aplikazioak garatuko dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak