Nahi izanez gero, futbol zelaietan erretzea debekatu ahalko da "tabakoaren euskal lege" berriarekin

Jon Berezibar 2011ko ots. 4a, 09:37

Azkenik, aire libreko kirol eremuetan – futbol zelaiak, kasu – erretzea lagatzea instalazioen jabeen esku geratuko eta kasu bakarrean egongo da guztiz galarazita erretzea: kirol jarduera hori adin txikikoentzat bada. Ikuskizun publikoetan ere eragingo  du debeku horrek. Nahitaez, kirol eremuetan erretzeko leku berezi bat egon beharko da, eta hor dago gakoa, jabeek erabaki baitezakete eremu hori leku zehatz bat izatea ala kirol-eremu osoa.

Legebiltzarrak ere azkenean aurrera aterako du bere tabakoaren legea, orain hilabete Estatuan indarrean sartutakoaren antzerakoa baina zenbait galarazpen gehiagorekin datorrena. Hasteko, futbol zelaietan, aire libreko eremuak izanda ere,  leku berezietan erre ahalko da bakarrik. Ikuskizun publikoak egiten diren aire libreko lekuetan ere ezingo da erre adin txikikoentzat izaten baldin bada ikuskizuna.

Jaurlaritzako talde guztien babesa jaso du legeak UPyD-rena salbu.

Adin txikikoentzat bada, debekatuta

Hala, Estatukoak ez bezala, Euskadiko legeak aire libreko kirol eremuetan edo ikuskizun publikoetan erretzea debekatzen du erabat baldin eta kirol jarduera hori nagusiki adin txikikoei zuzendua egoten bada eta  bestela, hau da, kirol jarduera adinez nagusientzako bada, soilik erre ahalko da horretarako zehaztutako lekuetan.

Erabakia,azkenean, instalazioen jabeen esku

Hala ere, ez da galarazpen argi eta garbia ze Celina Cepedak, Drogomenpekotasunen Zuzendariak, adierazi du horrek ez duela esan gura erretzeko eremuak ipintzen ez dituzten zelaietan debekatuta egongo dela erretzea, soilik “eztabaida hori izateko aukerari bidea irekitzen” zaiola ze “lege baten helburua ez da ohitura bat egun batetik bestera aldatzea”. Izan ere, lege honen arabera, zelaiaren ala instalazioen jabeek erabaki ahalko dute eremu osoa dela erretzeko gunea eta gauzak dauden moduan laga. Hala ere, legeak ez du zehazten galarazpena edo baimena nola egin behar den, kartelen bitartez, administratiboki edota seinalizazioaren bitartez.

Muga berriak ezartzera badator ere, legebiltzarrak onartu berri duen lege hau Lopezen gobernuaren hasiera bateko asmoa baino leunagoa da. Euskadiko Gobernuak autoetan erretzea galarazi gura zuen umeak egonez gero edota gasolindegietan salmenta debekatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak