Martxoak 8ko kartel lehiaketa deitu du Bideberri Mankomunitateak

Maider Arregi 2011ko ots. 3a, 10:22

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta, kartel lehiaketa abiatu du Bideberri Mankomunitateak. Hala, lehiaketan,  Antzuola, Elgeta edo Leintz Gatzagan, jaiotako edo bertan bizi den edozein pertsonak har dezake parte. Kartelak 2011ko otsailaren 21eko 13:00ak baino lehen aurkeztu behar dira hiru herrietako udaletxeren batean. Jarraian dituzue oinarriak:

Kartel lehiaketaren oinarriak honako hauek dira:

1.- Lehiaketa honetan Bideberri Mankomunitateko herrietan (Antzuola, Elgeta edo
Leintz Gatzagan) jaiotako edo bertan bizi den edozein pertsonak har dezake parte.

2.- Kartelen neurriak gehienez 50X70 zentimetrotakoak izango dira

3.- Kartela formatu digitalean ere aurkeztuko da.

4.- Teknika librea izango da.

5.- Kartelek derrigorrez testu bat izan beharko dute euskaraz (librea) eta diseinuari
ematen zaion garrantzi bera emango zaio irabazlea nor den erabakitzeko.

Norberak erabakitzen duen testuaz gain honako errotulua izan beharko du: “Martxoak 8
Emakumeen Nazioarteko Eguna 2011” eta Bideberriko logotipoa sartzeko lekua .

6.- Irabazleak 500 euroko saria jasoko du (sariak %20ko PFEZren atxikipena izango
du).

7.- Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin ahal izango da.

8.- Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean lema bat duela aurkeztu behar dira
kartelak. Horrekin batera, sobre itxi batean lema bera eta egilearen datuak adieraziko
dira.

9.- Kartelak 2011ko otsailaren 21eko 13:00ak baino lehen aurkeztu behar dira hiru
herrietako udaletxeren batean.

10.- Epaimahaiaren eraketa erabakia ematen den egun berean emango da ezagutzera.

11.- Saritu gabe gertatu diren lanak erakusketaren azkenengo egunetik hasi eta
hamabost eguneko epean jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren egileek lanak
jaso ez badituzte, aintzakotzat hartzen ez dituztela pentsatuko da eta Mankomunitateak
horietaz libreki baliatu ahal izango du, erreklamazio edo indemnizazio eskubiderik
onartuko ez delarik.

12.- Saritzen den lana Mankomunitatearen esku geldituko da eta kaleratzeko eskubidea

izango du.

13.- Bideberri Mankomunitateak kartela argitaratzeko, erakusketa egiteko edo egokitzat
jotzen duen erabilera egiteko eskumen osoa izango du.

14.- Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.

15.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.

Bideberri Mankomunitatea
Antzuola : 943 78 71 95 – gizarte@antzuola.com
Elgeta : 943 76 80 22 – gizarte@elgeta.net
Leintz Gatzaga: 943 71 47 46 – ongizatea@leintzgatzaga.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak