Bakearen Nobel sarirako hautagai da Wikileaks

Jon Berezibar 2011ko ots. 2a, 18:05

2011ko Bakearen Nobel Saria jasotzeko hautagaietako bat da Wikileaks filtrazioen ataria Norvegiako NTB albiste agentziak jakinarazi duenez. "Mende honetan adierazpen askatasunari eta gardentasunari ekarpenik garrantzitsuena" egin diotenen artean dago ataria Snorre Valen parlamentari norvegiarraren arabera eta horregatik proposatu zion Nobel Sarien Batzordeari.

Valen diputatu sozialistarentzat Wikileaks-ek "azalera ekarri ditu ustelkeriak eta gobernu zein enpresek gauzatzen dituzten eskubideen urraketak, eta, batez ere, erne ibili da zelataritza ilegala salatzen, gerra krimenekin eta herrialde askotako tortura kasuekin". Izendapenak jasota, Nobelaren Batzordeak urrian jakinaraziko du erabakia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak