Erradiografiak eta analitikak Interneten, 2011n

Arritxu Barruso 2011ko ots. 1a, 07:00

Osakidetza hasi da erradiografiak eta analitikak digitalizatzen eta horri esker 2011ko amaieratik aurrera edonork ikusi ahal izango ditu bere erradiografiak eta analitikak sarean. Horretarako psahitz bat erabili beharko du.

Osakidetzako ospitale gehienetan digitalizatuta dituzte erradiografiak, baina oraindik ez dituzte sarean ipini. Debagoieneko Ospitalean ere gaur egun irudi erradiologiko digitalekin egiten dute lan, baita Bidasoa, Zumarraga eta Mendaroko ospitaleetan ere. Dena dela, horietan guztietan oraindik ez dute erradiografiak gordetzeko unitaterik garatu.

Osakidetzak urtero 3,3 milioi erradiografia egiten ditu eta horrek 3,5 milioi euroko kostua eragiten du. Hori horrela, digitalizazioarekin, diru kopuru hori aurreztea aurreikusten du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. 2007an hasi zen Osakidetza erradiografiak eta analitikak digitalizatzen eta prozesu horretan orain arten 18 milioi euro gastatu dituzte. Osasun sailburu Rafael Bengoak adierazi du diru hori berreskuratzen hasiko direla erradiografiak inprimitzeari uzten diotenean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak