Bi debagoiendar izango dira Beterriko IV. Bertsolari Txapelketako finalean

Arritxu Barruso 2011ko urt. 30a, 14:05

Bi debagoiendarrek hartu dute parte aurten Beterriko Bertsolari Txapelketan. Ainhoa Agirreazaldegi bergararrak, Onintza Enbeitia eta Uxue Alberdik Donelutxi taldea osatu dute eta sevillana jantzita finalerako txartela eskuratu zuten joan zen asteburuan. Bigarren debagoiendarra Jokin Labayen arrasatearra dugu eta Ander Lizarralde eta Unai Muñoarekin batera Donelontxo taldea osatu dute. Egubakoitzean Asteasuko Aitzondo elkartean egindako saioan horiek ere finalerako sailkatuak izan ziren.

Labayen eta konpainiak erraz gainditu zuten Alain Martin, Miren Amuriza eta Jone Uriak osatutako Agedadeun taldea. Agurreko ikuskizunetik hasita, arrasatearraren taldeak argi utzi zuen talde sendoa eta eskarmentuduna zirela. Labayen Eugenio umorista katalan famatuaz mozorrotuta azaldu zen eta berehala poltsikoratu zituen ikusleak.

Finala otsailaren 12an

Agirreazaldegiren eta Labayenen taldeak otsailaren 12an neurtuko dituzte indarrak. Finala Villabonako Behar-Zana elkartean izango da eta txartelak dagoeneko agortuta daude.
Txapelketako antolatzaileek azaldu dute finala oso interesgarria izango dela bi taldeak ere oso sendoak direlako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak