Sareko 2011 Argia saria 'Ahotsak.com' egitasmoak jaso du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko urt. 28a, 18:05

Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea jasotzeko atariak jaso du Sareko 2011 Argia Saria. Euskal Herriko Ahotsak egitasmoa 2003an lantzen hasi eta 2008an aurkeztu zuten Ahotsak.com webgunea. Ordutik hona 3.000 hizlari baino gehiagoren ia 25.000 pasarte jaso dituzte Euskal Herriko 180 herritan eta 5.765 bideo-pasarte ere sareratu dituzte, libre eta doan.

Ahotsak.com Badihardugu Euskara Elkartearen egitasmoa da, eta webgunea CodeSyntax-ek garatutakoa.

Helburua: ahozko ondarea hedatzea

Euskal Herriko Ahotsak proiektuaren helburu nagusia da, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu, eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea. Euren lana aurrera eramateko, Euskal Herriko hainbat udalekin, erakunderekin eta elkarterekin hitzarmenak egin ditu Badiharduguk, eta hainbat ikerlarirekin kontaktuan dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak