Fagorren haserre dira Argiñanorekin

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko urt. 28a, 13:57

Karlos Argiñano sukaldariak laga egin dio Fagor etxetresnak erabiltzeari. Aurrerantzean, Bosch alemana, Fagorren zuzeneko konpetentzia dena, erabiliko du telebistako saioetan. Horrek haserrea sortu du Mondragoeko kooperatibetan.

Bosch-en irudia izango da, era berean, Argiñano eta publizitate iragarkietan Bosch babesten agertuko da. Iragarki horietako batean Fagor utzi eta Boschera pasa dela adierazten du sukaldariak: “Yo ya me he cambiado a Bosch. Y tú, ¿Cuando?”.

Kooperatibetan haserre

Fagor etxetresnetan sutan daude. Urte askotan Fagorren aurpegia izan denak utzi egin dielako eta, batez ere, konpetentziara joan delako eta horixe nabarmentzen diharduelako Bosch-en publizitate kanpainan. Konpainia alemaniarrak “fitxaketa izar” moduan aurkezten du iragarkietan Karlos Argiñano.

Arrasateko Fagor Etxetresnen lantokian paskinak agertu dira Argiñanoren aurka. Bosch-en iragargietan “mertzenario”, “pesetero” eta halako berbak agertu dira idatzita.

Gaiak jakinmina eta eztabaida sortu du Fagor Etxetresnetako lantokian eta kalean ez ezik sarean ere bai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak