Musika entzutea, osasunarendako ona

Arritxu Barruso 2011ko urt. 25a, 07:00

Gustuko musika entzuten dugunean organismoak dopamina izeneko sustantzia bat sortu eta bidaltzen du burmuinera eta sustantzia horrek ongizate sentsazioa eragiten du. Horixe da Montrealgo Unibertsitateak (Kanada) egindako ikerketa batek ondorioztatu duena. Orain arte asko izan dira musika ongizatearekin eta aldartearekin lotu izan duten ikerketak, baina honako honek lehenengo aldiz demostratu du gustuko musika entzuten ari garenean %9 dopamina gehiago sortzen duela gorputzak.

Dopaminak gorputzeko funtzio askotan eragiten du: jarrera eta ezagutzan, motibazioan, loan, arretan eta ikaste prozesuetan, besteak beste. Kanadatik iritsitako azterketa honek dio horrez gain umorean eta ongizatean ere baduela eragina.

Orain arte aipatutako guztia kontuan hartuta hainbat adituk diote garrantzitsua dela musikan umetatik heztea, haurrek musikaren onura fisiologiko eta psikologikoak aprobetxatu ditzaten. Izan ere, lotura zuzena dago entzuten den mudikaren eta pentsatzeko eraren artean. Dena dela musika entzuteko moduak ere eragiten du eta zaindu beharrekoak dira bolumena, erritmoa, abiadura eta letren edukia bezalako faktoreak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak