Hurrengo ikasturterako aurre-matrikula online egiteko aukera egongo da aurten

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko urt. 26a, 12:21

Urtarrilaren 31n zabalduko dute aurre-matrikula epea eta berrikuntza moduan, etxetik egin ahalko da.

Hezkuntza.net webgunetik aurre-matrikula egiteko aukera emango du aurten Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak. Urtarrilaren 31tik otsailaren 10era bitarteko epea izango dute familiek umeak aukeratutako ikastetxean eta hizkuntza ereduan aurre-matrikulatzeko. Dena den, lehen aukera moduan hautatutako ikastetxean dokumentazio osagarria entregatu beharko dela jakinarazi dute.

Aurre-matrikula online

Aurre-matrikula online egitea erabakiz gero, www.hezkuntza.net orrira sartu eta izena eman beharko dute interesatuek. Berehala, klabe bat jasoko dute email-aren bidez eta horrekin proposatutako galdetegia bete beharko dute. Galdetegi horretan aukeratutako hiru ikastetxeak eta semearentzat/alabarentzat nahi den hizkuntza eredua jakinarazi beharko dira. Ondoren, lehen aukera gisa hautatutako ikastetxean dokumentazio osagarria entregatu beharko da. Otsailaren 11 da horretarako azken eguna.

Informazio gehiago hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak