Interneten saltzen diren medikamentuen erdia gezurrezkoak dira

Arritxu Barruso 2011ko urt. 20a, 01:00

Malagako medikuen elkarteak egindako azterketa batek ondorioztatu du sarean saltzen diren sendagaien erdia gezurrezkoak direla. Kasu gehienetan medikamentuaren osagai nagusia falta da edota sustantzia toxikoak izaten dituzte, esaterako, ladrilu-hautsa edo antikonjelantea.

Medicamentos por Internet. Fraude, ventaja o nuevo paradigma du izenburua txostenak eta horrelako sendagaiak kontsumitzeak osasunean eragiten dituen arriskuak azpimarratzen ditu. Malagako medikuen elkartetik azaldu dute medikuek askotan "detektibe" lanak egin behar dituztela automedikatzen diren gaixoen diagnostikoak egiteko.

Espainiako Kontsumitzaileen Elkarteak (OCU) 40 webgune aztertu ditu eta horietako hamarretan 16 sendagai faltsu erosi zitezkeela konturatu zen. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, bestetik, medikamentuen %10 adulteratuta daude. Medikamentu faltsuen kontsumoa herrialde garatuetan %2koa da, baina herrialde txiroetan kontsumoa askoz ere altuagoa da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak