Goseren martxarekin antxintxika Korrika 17n

Irati Goitia 2011ko urt. 20a, 18:33

Korrika Kulturala eta Korrika 17ko kanta aurkeztu dituzte . Gose taldeak egin du euskalakarientzako abestia. Korrika Kulturalaren barnean abian jarriko duten egitasmo berrietako bat: Euskalaketa Lehiaketa –euskarazko bakarrizketa lehiaketa-.

Aurtengo leloa: Maitatu, ikasi, ari…euskalakari. Korrika 17  apirilaren 7an hasiko da Trebiñun eta apirilaren 17an bukatuko da Donostian. Hamaika egunez gelditu gabe zeharkatuko ditu Euskal Herriko herriak. 2.000 kilometro baino gehiago egingo ditu.

Debagoieneko herri guztietatik pasako da Korrika 17, egun berean gainera, apirilaren 14an. Elorriotik Elgetara etorriko da eta bailarako herri guztiak antxintxika zeharkatu ostean, Leintz Gatzagara helduko da 14:00ak aldera. Araban sartuko da gero eta Gasteizerako bidea hartuko du. Guztira zortzi ordu inguru egingo ditu gure bailaran eta 71 kilometro ofizial zapalduko ditu.

Hala ere, Korrika 17 hasi aurretik, giroa girotze aldera, hainbat kultur proiektu jarriko dituzte martxan Korrika Kulturalean. Proiektu berritzaileen artean, bi lehiaketa: Euskalaklip eta Euskalaketa.

Lehenengoa bideo laburren lehiaketa da, eta horren bitartez Korrika17ren leloa eta mezua ahalik eta gehien zabaltzea da helburua.

Bigarrena, Euskalaketa, bakarrizketa lehiaketa izango da, eta antzerkizale edota antzerkilari amateurrei eman nahi diete lekua.

Info+: Korrika.org

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak