San Sebastian hotsak geurean

Ubane Madera 2011ko urt. 20a, 13:40

San Sebastian martxa, Diana, Iriyarena… halakoak entzun dira edo entzungo dira gaur gure ibarreko ikastetxeetan, San Sebastian egunaren bueltan ohitura izaten da-eta, neska-mutikoek danborrei eragitea, San Sebastian doinuen bueltan. Halaxe egin dute 11:00etan hasita Arrasate Herri Eskolakoek eta Arizmendi Ikastolako Umezaintzakoek.

3-7 urte bitarteko 310 ume elkartu dira Bedoñabe guneko patioan, ehunka gurasoren begirada eta txalo artean. Halaxe egin dute, baita ere, Aretxabaletako Pausoka ikastetxean, ordu berean. Behean duzue argazki galeria. 

Arratsaldean, berriz, besteak beste, hitzordua dute Bergarako Aranzadi Ikastolan (16:40), jolastokian, Aretxabaletako Kurtzebarrin (15:30) eta Eskoriatzako Luis Ezeiza Herri Eskolan (15:30). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak