Big Bandaren kontzertua Antzuolan eta ibarreko piano-joleena Arrasaten

Ubane Madera 2011ko urt. 19a, 14:03

Arrasate Musikaleko Big Band taldeak kontzertua eskainiko du Antzuolako Torresoroa Antzokian, 22:00etan. Bestalde, datorren astean, urtarrilaren 28an Debagoieneko pianistek Amaia Udal Antzokian kontzertua eskainiko dute, Arrasateko Musika Eskolak antolatuta.

 

2000. urtean sortu zen Arrasate Musikaleko Big Banda; gaur egun Zigor Martinez bergararra du zuzendari. Partaide guztiak Arrasate Musikaleko ikasleak dira, baina Arrasate eta inguruko herrietako 22 musikariz osatuta dago.

Hiru disko

Tronpetak, tronboiak, saxofoiak, kitarra elektrikoak, pianista, perkusiozko musikariak eta abeslaria daude Big Bandean. Eta errepertorio nahiko zabala da egiten dute: jazz, bluesa, bossa nova, punk… Dagoeneko hiru disko grabatu ditu, bat 2005ean; bigarrena 2006ko azaroan eta hirugarrena Durangoko Plateruena Kafe Antzokian zuzenean emandako kontzertuan.

40tik gora piano-jole, Arrasaten

Bestalde, urtarrilaren 28an, egubakoitza, 18:30etan Debagoieneko piano-joleek hitzordua dute Amaia Udal Antzokian, kontzertua egiteko. 40tik gora ikaslek parte hartuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak