Politeknikoko ikerketa eta berrikuntza zentro berriarendako kalifikazio bikaina

Ubane Madera 2011ko urt. 18a, 12:28

IHOBErengandik kalifikazio bikaina lortu du Goi Eskola Politeknikoan eraiki duten sistema txertatuen ikerketa eta berrikuntzako zentro berriak, eraikuntza iraunkorraren arabera eraiki dutelako. 13.000 metro karratu ditu eraikin horrek eta 18 milioi euro inbertitu dituzte obretan. Arrasateko klima kontuan hartu dute eraikina proiektatzerakoan.

Eraginkortasun energetikoa izan dute kontuan eraikina diseinatu eta eraikitzerako orduan. Adibidez, eraikinaren kokapena, hegoaldeko fatxadaren orientazioaren aprobetxamendua eta argi zenitalaren aprobetxamendua. “Proiektatu den eraikinak ongizate termikoa lortzeko behar den energi eskaera mugatzeko inguratzaile bat dauka, Arrasateko klima eta udako eta neguko erregimena kontuan hartzen dituena”, adierazi dute MUtik.

“Eraikina bi bolumen prismatikok osatzen dute, hiru altuerako komunikazio gune zentral batez bereizita; bertan kokatu dira lokaletarako sarbideak eta laborategiak, eta eraikin osoaren eta bertako jardueraren ikuspegi globala eduki daiteke”, zehaztu dute.

A kalifikazioa

Diseinua LKS Ingenieriarena izan da, “Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Eraikinen Kudeaketarako taldeak argi eta garbi definitutako ezaugarri eta beharrak kontutan hartuta, eta Calener-en A kalifikazioa lortu zuen Proiektuaren fasean”.

Erreferente izan guran

Politeknikoaren eraikin berria erreferente gura dute bilakatu Estatu mailan, ingeniaritzaren eta elektronika inteligentearen diseinuaren garapenean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak