Danbaka irabazteko helburuarekin, hiru taldek onena emango dute gauean jokatuko den finalean

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko urt. 14a, 15:08

Guztia prest dago Danbakako finalerako. Gaur bertan jokatuko da Elgetako Espaloia Kafe Antzokian eta lau talde igoko dira eszenatokira: lehian ibiliko diren Desprezio, Xarma eta Lord Witch; eta talde gonbidatua, Atom Rhumba. Musika munduko jendea ere joango da Danbakako finalaz gozatzera, Espaloian egongo dira: Governos taldeko Juan Sangre, Mary Mai, Anestesiako Mikel Kazalis, UNE taldeko Aitor Uriarte oñatiarra, Hertzainakeko Josu Zabala, Gazteako Maider Segurola eta Oihan Vega, besteak beste. Goiena.net-en bertan jarraitu ahal izango duzue zuzenean finala.

Desprezio Soraluze eta Bergarako taldekideek osatzen dute eta punk-rocka egiten dute, Xarmakoak ondarrutarrak eta Berrizkoak dira eta rocka da beraien musika estiloa. Lord Witch-ekoak, ostera, power metal eta heavy metal melodikoa landuko dute taula gainean. Taldekideek esan digute sorpresak emango dizkigutela oholtzan daudenean eta onena ematera doazela.

Gauari amaiera borobila emateko, berriz, Atom Rhumbakoek euren azken lana zuzenean aurkeztuko dute.

Guztira, 18 talde

Guztira Danbakako laugarren edizioan 18 talde igaro dira eszenatokitik eta hainbat musika estilo entzuteko aukera izan dugu urriaren 22tik abenduaren 17ra bitartean. Saria zein taldek jasoko duen jakiteko, baina, ez dugu gehiago itxaron beharko; gaur gaueko finalean erabakiko da.

Sariak

Talde onenak disko bat grabatu eta kaleratuko du eta Debagoieneko talde onenak, berriz, bideoklipa grabatuko du.

Eta ikus-entzuleendako sariak ere izango dira, tartean, Laino Skate park-en eskutik snow taula bat eta Laino Skate parkera urtebeteko sarrera doan.

Hori guztia eta gehiago, gaur gauean Elgetako Espaloian gaueko 22:30etatik aurrera izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak