%34 egin dute gora Goiena.net-eko bisitek 2010ean

Usoa Agirre 2011ko urt. 13a, 20:45

Inoiz baino bisitari gehiago izan ditugu 2010ean Goiena.net-en. 2009ko bisitekin konparatuz gero, %34 egin dute gora bisitek. Hemen dituzue iazko zenbait datu eta 2009 urtearekiko konparazioak. Eskerrik asko jarraitzen gaituzuen guztioi!

Datu orokorrak

  • Bisitak: 664.058 (2009tik %34 egin du gora); 2009an baino 168.609 bisita gehiago izan ditugu.
  • Ikusitako orrialdeak: 2.951.512 (%71 egin du gora); 2009an baino 1.231.737 gehiago.
  • Bisitari bakoitzak, bataz beste, 4,44 orrialde ikusten ditu (2009an baino %28 gehiago).
  • Bisitari bakoitzak, batez beste, 3:13 minutu egiten ditu Goiena.net-en (2009an baino %0,54 gehiago).
  • 2010eko martxoaren 1ean izan genituen bisitari gehien: 5.130.

Goiena.net-era heltzeko bideak

  • Googletik %43,9 (2009an %43,4): gehienak "goiena" edo "goiena.net" bilatuta.
  • Zuzenean %26,5 (%33,1)
  • Rss bidez %3,9 (%4,26)
  • Facebooketik %2,6 (%0,6)

Hizkuntza

Bisitari gehienek gaztelaniaz dute konfiguratuta nabigatzailea:

  • Gaztelaniaz: %72,3
  • Euskaraz: %22,6
  • Ingelesez: %3,3

Nabigatzaileak

  • Internet Explorer %53,4
  • Firefox %37,5
  • Chrome %4,5
  • Safari %3,8

Sistema eragileak

  • Windows %84,46
  • Macintosh %11,92
  • Linux %2,69

Oharra: datuok Google Analytics-etik atera ditugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak