Apiriletik aurrera hasiko da errezeta elektronikoaren erabilpena zabaltzen

Jon Berezibar 2011ko urt. 12a, 18:32

Hain zuzen, dagoeneko Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako 300 farmaziatan erabiltzen da errezeta elektronikoa eta urte amaierarako farmazia ia guztietara zabaltzea da asmoa. Pazientea osasun txartelaren bitartez identifikatuko da eta sistema berean paziente, mediku eta farmazeutikoak sartuta daudelarik, profesionalen arteko komunikazioa hobetuko da eta pazienteari beharrezkoak ez diren desplazamenduak ekidingo dizkio.

Arduradunen arabera medikamentuen banaketa seguru eta kalitatezkoa bernatzen du sistema berriak, erroreak murrizten baititu errezetan eman eta botikak banatzerako orduan. Izan ere, sistema beraren barruan sartzen dira paziente, mediku eta farmazeutikoak eta, horrela, profesionalen arteko komunikazioa hobetuko da eta pazienteari beharrezkoak ez diren desplazamenduak ekidingo zaizkio; errezeten inguruko kontsultak murriztuz eta tramite burokratikoak gutxituz.

Osasun txartela, identifikatzeko

Pazientea Osasun Tartelaren bitartez identifikatzen da Osasun Sisteman eta bai farmazeutiko zein medikuek ere sarbidea izango dute haren datuetara errezeta eta botiken banaketa egokia egiteko. Hala, pazienteak gura duen farmaziara jo ahalko du eta, han identifikazio txartela aurkeztu eta gero, beharrezkoak zaizkion botikak emango zaizkio asko jota hile bateko epean. Hilabetekoa baino tratamendu luzeagoa duten pazienteen kasuan, halaber, hurrengo hilean jo ahalko dute farmaziara bertara, lehenago osasun zentrora joan barik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak