Iritsi da gripe epidemia Debagoienera

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko urt. 12a, 18:21

Urtarrilaren lehenengo astean goia jo bazuen ere, gutxitzen hasita zegoen. Orain, baina, neska-mutikoak eskolara itzuli direnean, litekeena da bigarren agerraldi bat egotea.

 

Gripeak gazteengan izan du eragin handiena momentuz, eta gripe arruntaz gain, A gripea ere badute batzuek. Medikuek eskatu dute gripearen sintomak dituztenek, familiako medikuarengana jotzeko 2-3 egun etxean sukarrarekin egon eta gero.

Garai hauetan normala izaten da ospitalean gaixoentzako lekurik ez egotea, baina momentuz, normaltasuna da nagusi Debagoieneko Ospitalean.

Gomendioa: etxean gelditzea

Bestalde, medikuek gomendatu dute gaixoak etxean egon daitezela, epidemia gehiago ez zabaltzeko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak