Erretzeari uzteko kontsultak gehitu egin dira farmazietan

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko urt. 4a, 16:51

Oraindik balorazioren bat egiteko goizegi bada ere, farmazialariak hasi dira saltzen erretzeari uzten laguntzeko zigarro elektronikoak, pastillak edota txikleak.

Abenduan, tabakoaren kontrako legea indarrean jarri aurretik, hasi ziren erretzaileak erretzeari uzten laguntzeko metodoei buruz galdezka farmazietan. Debagoienekoetan kontatu digutenez, mugimendua ez da handia oraindik, baina dagoeneko hasi dira zigarro elektronikoak, pastillak edota txikleak saltzen.

Zigarro elektronikoa

Zigarro elektronikoa da erretzeari uzten laguntzeko merkaturatu duten azken produktua eta ateratzen duen lurrinaren bidez, zigarroa erretzean sentitzen den sentsazioa nabaritzen da.

Pastillak, eraginkorrenak 

Zigarro elektronikoaz gain, aspalditik ezagutzen ditugun txikle eta bestelakoak ere saltzen dituzte, baina guztietan eraginkorrena pastillak direla dio Maria Vitoria Anituak, Anitua farmaziako buruak. Hala ere, horiek hartzeko beharrezkoa da medikuaren jarraipena.

Kostua

Erretzeari uzteko pastillak 70 euro inguru balio dute, eta beste hainbeste zigarro elektronikoak; horri, baina, 10-12 euro gehitu behar zaizkio, aldatzen den kartutxo bakoitzeko. Hasiera batean prezio horiek garestiak iruditzen zaizkigu baina Anituak ez dela hala erakutsi nahi izan digu. Horretarako, adibide batzuk jarri ditu: egunero zigarro pakete bat erretzean 111 euro gastatuko ditugu hilean eta 5 urtetan kostua 6.700 eurora igoko litzateke.

Garrantzitsuena, borondatea

Produktuon laguntza ondo datorren arren, garrantzitsuena erretzeari uzteko borondatea da Anituaren esanetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak