Anje Okaranza, 2011n Debagoienean jaiotako lehenengo umea

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko urt. 3a, 17:05

Anje Okaranza Atxaga, halaxe deitzen da 2011n Debagoienean jaiotako lehenengo umea. Arrasateko Debagoieneko Ospitalean jaio zen mutikoa urtarrilaren batean arratsaldeko 18:00etan eta 3,780 gramo pisatu ditu.

Gurasoak Iragartze Okaranza eta Aitor Atxaga aretxabaletarrak dira eta beraien lehenengo umea izan da Anje txikia.

2010ean Debagoienean jaio zen azken umea, berriz, Nahia Oianguren izan zen eta 2,460 gramo pisatu zituen.

Nahiaren gurasoek 2.500 euroko txekea jasoko dute, azken urteetan jaiotzen ziren haurren guraso guztiek jasotzen zuten bezala, baina urtarrilean jaio den Anjeren gurasoek, berriz, ez dute diru laguntza hori jasoko. Izan ere, dagoeneko ez da egongo jaiotako haurrengatik ematen zuten diru laguntzarik.

Hala ere, Anje Okaranzaren gurasoak ez dira kezkatu txekea jasoko ez dutelako, haurra sano etorri zaie eta horrekin konformatzen dira. Gainera, Debagoieneko Ospitaleko emaginak esan digu haurdun dauden emakumeak ez direla kezkatu diru laguntza jasotzeko haurra urtarrila baino lehen izaten.

590 jaiotza, 2010ean

2010ean 590 haur jaio ziren Debagoieneko Ospitalean eta aurreko urteekin alderatuta, zifra hori pixka bat igo dela esan digu Txetxu Ortega emaginak. Gainera, bertan jaiotakoen %90 Debagoienean bizi dira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak