Jaurlaritzak 3,5 milioi euro banatuko dizkio Mondragon Unibertsitateari

Eneko Azkarate Laspiur 2010ko abe. 29a, 11:37

Eusko Jaurlaritzak 9,2 milioi euroko diru-laguntzak banatuko dizkie Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateei. Horietatik, 3,5 milioi izango dira Mondragon Unibertsitatearendako.

 

Donostiako Basque Culinary Center (BCC) etorkizuneko ostalaritza unibertsitatea izango denarendako, 2 milioi euro bideratuko ditu eraikina egiteko eta ekipamendu zientifiko eta teknologikorako. Bestalde, Oñatiko Enpresagintza fakultatearendako 1,5 milioi euro bideratuko ditu. Fakultate horrek eraikin berra inauguratu du aurtengo udazkenean; Mondragon Ikerkuntza Zentroa (MIK) ere bertan kokatu dute.

EAEko gainerako bi unibertsitateen artean, EHUk jasoko ditu 6,2 milioi euro eta Deustuko Unibertsitateak beste 1,5 milioi euro.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak