Ganbara Txiki abesbatzak urrezko garaikurra lortu du Errenterian

Amaia Txintxurreta Guridi 2010ko abe. 27a, 11:05

Errenteriako Gabon Kanten Txapelketan Oñatiko Ganbara Txiki abesbatzak urrezko garaikurra lortu du. Arrasateko Goikobaluk, berriz, zilarrezkoa jaso du eta Aretxabaletako Arizmendi Ikastolak, ostera, brontzezko garaikurra lortu du.

Errenteriako Ereintza Kultur Elkarteak eta Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatuta, 64. edizioa ospatu zuten atzo herriko Udal Kiroldegian. Debagoieneko abesbatzek beste behin lan ona egin zuten eta horren adierazle dira jaso dituzten sariak.

Urrezko garaikurra

16 urtetik beherakoen abesbatzen txapelketan sei herrietako zazpi koruk hartu zuten parte. Urrezko garaikurra Oñatiko Ganbara Txikik eta Errenteriako Orereta abesbatzek jaso zuten 100etik 75era bitarteko puntuazioarekin. Oñatiarrek ‘Nondegu non?’ eta ‘Alimu’ kantuak abestu zituzten eta gainera, antolakuntza onagatik beste sari bat ere eskuratu zuten Ganbara Txikikoek.

Zilarrezko garaikurra

75etik 50era bitarteko puntuazioarekin, berriz, Arrasateko Goikobalu saritu zuten, baita Andoain eta Oreretako abesbatzak ere.

Brontzezko garaikurra

Eta azkenik, brontzezko garaikurrak jaso zituzten Aretxabaletako Arizmendi Ikastolak eta Elgoibarko koruak.

Epaimahaia

Epaimahaikide lanetan hiru lagun izan ziren: Oñatiko Esteban Urzelai; Orfeoi Txikiko zuzendaria, Donostiako Isabel Mantecon; Pasaia Abesbatzako zuzendaria eta Juncal Guerrero; Donostiako Kontserbatorioko irakaslea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak