Elkar Hezi ikastetxeak 1.900 euro batu ditu Sahararen alde

Amaia Txintxurreta Guridi 2010ko abe. 23a, 16:49

Arrasateko Sahararen Lagunen elkarteak, hau da,  Nubi elkarteak, 1.900 euroko txekea jaso du gaur. Diru hori Elkar Hezi ikastetxeko kideek lortu zuten asteburuan Oñatiko plazan egindako elkartasun azokan. 1.900 euro horiek Saharan Gerra eta Minen Zentrora bideratuko dira eta bertan sukalde bat muntatzeko erabiliko dute.

 

 

Olentzerok txeke ederra ekarri dio gaur Arrasateko Sahararen Lagunen elkarteari, Nubi elkarteari, hain zuzen. Oñatiko Elkar Hezi ikastetxekoek ‘Izar Taupadak’ izeneko ekimen sortak egin dituzte astebetean eta amaiera eman zioten aurreko asteburuko elkartasun azokarekin.

Azoka horretan Elkar Hezikoek salda eta taloa, eta goxokien postuak jarri zituzten, eta bertan ateratako 1.900 euroak Nubi elkarteari emango diote. Nubi elkarteak jasotako 1.900 euro horiek Saharara bideratuko ditu eta zehazki sukalde bat muntatzeko erabiliko dute dirua.

Saharako auzia puri-purian dago eta Nubi elkarteko Juldainek esan digu, egoera hori hobetzeko Espainiako gobernuak ez duenez asko laguntzen, beharrezkoa ikusten dutela herritarrek Saharari laguntza ematea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak