Eustatek argitaratu berri ditu EAEn 2009an berrikuntzaren arloan lan egiten zuten enpresen datuak. Autonomia Erkidegoan, 10 langiletik gorako enpresen artean, %38,9 ziren berritzaileak. Gipuzkoari dagokionez, gure ibarrak du daturik onena: Debagoieneko 10 langiletik gorako enpresen artean, %46,8 ziren berritzaileak 2009an.
Enpresa berritzaileenak dituzten eskualdeak dira:
- Araban, Aiarako eskualdea: %45 ziren enpresa berritzaileak 2009an.
- Bizkaian, Gernika-Bermeo: %46,1 ziren berritzaileak.
- Gipuzkoan, Debagoiena: %46,8 ziren berritzaileak.
Enpresa berritzaile gutxien dituzten eskualdeak:
- Arabako lautada: %36,4
- Bilbo handia: %35,9
- Bidasoa behea: %33,9
Hiriburuei dagokienez, hau da hurrenkera:
- Donostia: %42,2
- Bilbo: %36,9
- Gasteiz: %36,3
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak