Oñatiko Ganbara abesbatzaren emanaldia

Maider Arregi 2010ko abe. 23a, 13:43

Eskoriatzako Unibertsitateko kaperan eskainiko du Oñatiko Ganbara abesbatzak kontzertua. Domekan izango da 19:00ean.

Oñatiko Ganbara Abesbatza, 1994an sorturiko ahots nahasien abesbatza da. Koru ezberdinetatik zetozen 12 gaztek sortu zuten, musika korala jorratu eta bere mailarik gorenera eramateko helburuarekin. Urtez urte, ilusio berarekin, taldea haziz joan da, egun, 30 pertsona inguruko taldea osatuz. Bere sorrera Gorka Cuevaren zuzendaritzapean izan bazuen ere, 1996 urteaz geroztik Esteban Urzelai du zuzendari karguan.

XVI. mendetik hasi eta gaur egunerarteko mota guztietako obrentzat du tartea errepertorioan, polifoniatik hasita, herrialde ezberdinetako folklorean jarraituaz; hala nola, gospel, espiritualak, etab... Garrantzi berezia ematen zaio euskal folkloreari eta gaur egungo konpositoreen musikari, abesbatzaren egitarauetan zati garrantzitsu bat osatzen dutelarik.

Urte hauetan, koruak lehiaketa desberdinetan hartu du parte, hainbat sari eskuratuz. Bereziki aipatzekoak dira 2004ko azaroan Cocentainan (Alacant) lorturiko I PREMI FIRACOR saria, abesbatza sariketa horretako azken 3 urteetako irabazleen artean lehiaturikoa, eta urte bereko abenduan Rojales-en (Alacant) eskuratutako Estatuko Abesbatzen SARI NAGUSIA.

Horretaz gain, abesbatzak jaialdi ezberdinetan parte hartu du eta kontzertu ugari eman du, bai Euskal Herrian, baita hemendik kanpo ere.

Lehen zatia

1.- Corde natus ex Parentis (Arr: J.Dominguez)

2.- Enatus est Emmanuel (M.Praetorious)

3.- Cantiga nº100 (Arm: J.Dominguez)

4.- O Sacrum Comvivium (L.Molfino)

5.- Kyrie (K.Sato)

6.- Ecce quomodo moritur justus (A.Alcaraz)

7.- To the mothers in Brazil (L.Jansson)

8.- Bogoroditsie Devo (S.Rachmaninov)

Bigarren zatia

9.- Birjina Maite (D.Azurza)

10.- Es ist ein Ros Entsprungen ( M.Praetorious/J.Sandström)

11.- Saratarra (J.Bastida)

12.- Neskatx-ederra (X.Sarasola)

13.- Aritz Adarrean (Arm: J.Ezkurra)

14.- Duerme Negrito (Arr: E.Solé)

15.- Ronda Catonga (Arm: P.Trindade)

16.- Hear us O Lord (J.Johansen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak