Deskargen aurkako Sinde Legea gaur bozkatuko dute

Maider Arregi 2010ko abe. 21a, 09:23

Sinde Legeak hautsak harrotu ditu sarean. Ez dago besterik, izan ere gaur bozkatuko dute Espainiako Diputatuen Kongresuan deskargen aurkako legea. Eta noski, sarea Sinde Legearen aurka altxatu da, eta zenbait mobilizazio ere egin dituzte.

Esan moduan, gaur bozkatuko dute Sinde Legea, hau da, deskargak posible egiten dituzten webguneak itxiko dituzten edo ez erabakiko duten legea. Hala,  dagoeneko zenbait webgunek euren desadostasuna azaldu dute: Peliculasyonkis, DivxtotalCinetube , series21.com eta seriesyonkis.com webguneek ixteko arriskuaren aurrean, egoera salatu dute. 

Erabiltzaileak haserre

Eta noski, sareko erabiltzaileak haserretu egin dira eta zenbait  alderdien webguneak hackeatu dituzte. PP,  EAJ, CIU eta PSOE alderdien webguneak, besteak beste. Atzo, iluntzean eta azken orduan, aldiz,  EAJ-k jakitera eman du ez duela Sinde Legearen aldeko botoa emango.

Bestalde, aipatu, Anonymous ezizenaz, sortutako webguneak proposatu duela lege honen alde bozkatuko duten webguneen aurka egitea eta manifestazioa ere deitu eta egin zuten atzo. Eta egindako beste ekimenen artean, diputatuei mezua, e-posta bidaltzearena ere badago. Haserre beraz sareko erabiltzaileak Sinde legearekin. Izan ere, legea onartzen baldin bada, akabo doako deskargekin eta etxetik megavideo moduko zerbitzuetatik filmak eta telesaioak ikusi eta jaisteko aukera.

Sare sozialetan oihartzuna

Twitter sare sozial arrakastatsuak ere ia-ia su hartu du gai honekin. Ehunka erabiltzaileen protesten bilgune eta iturri izan da Twitter beste behin. Gainera, gai honekin lotutako guztia  bertatik eta une oro jarraitzeko aukera dago. Horretarako #leysinde hashtag-a, hitz gakoa erabili dezakezue. Besteak beste, "kulturaren etsai nagusia ministroa bera dela" eta "adierazpen askatasunari eraso" egin diotela irakurri diegu  erabiltzaileei.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak