Mondragon Taldeak, 22 milioi elkartasun proiektuetarako

Leire Kortabarria 2010ko abe. 21a, 10:27

22,2 milioi euro horien helmuga izan zen Mondragon Unibertsitatearen eta Politeknika Ikastegia Txorierri, Lea Artibai Ikastetxe eta Goierriko Lanbide Eskolaren eremuko prestakuntza eta hezkuntza garapeneko proiektuak babestea; ikerketari lotutako erakundeetara ere bideratu zen; euskara eta kultura jardueretara ere bai; Hirugarren Munduan proiektu zehatzak garatzen parte hartu zen eta GKE-eibabesa eman zitzaien, bereziki Mundukideri; hain zuzen, erakunde hori Mondragonen eremuan bultzatu da, premia duten herrialdeetan ekintza sozial komunitarioak garatzeko.

Horrez gain, HKSFaren diruarekin kirol eta asistentzi jarduera ugari bultzatu ziren, gizarteratzeko
programei eta erakundeei diruz lagundu zitzaien, ezinduentzako laguntzak eman ziren, drogen
mendekoak birgizarteratzeko, adinduak zaintzeko, etab.

Etekinen %10

Kopuru hori kooperatiben etekinen %10 da. Taldeko arduradunek esan dutenez, "hasi zenetik, Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren ezaugarria izan da ingurunearekin konpromiso solidarioa eta erantzukizun soziala izatea. Horren baitan aipa daiteke ongizatea eta bizi kalitatea hobetzeko egiten duen ekarpen handia, enplegua eta enpresa jarduera sortuz, baita urtero kooperatiben etekinen %10 izaera sozialeko proiektuetan inbertitzea ere.

Portzentaje hori Heziketa eta Kooperatiba Sustapenerako Fondoaren bitartez bideratzen da (HKSF). 2005-2009 azken bosturtekoan, eduki sozialeko proiektuetan egindako inbertsioa 164 milioi euro izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak