Ahotsenea Durangoko Azokako "arnasa" izan da

Maider Arregi 2010ko abe. 8a, 20:36

Nerea Mujika, Gerediagako presidentea, Jon Irazabal Durangoko Azokako zuzendaria eta Gotzon Barandiaran Ahotseneako arduradunak egin dute balorazioa. Irazabalek azaldu du, domekan eta astelehenean izan dituela bisitari gehien azokak. Salmentari dagokionez, ez dute daturik eman nahi izan, baina, saltzaileak oso gustura daudela azaldu dute eta iragarpenak gainditu egin direla.Gainera,Gerediagako arduradunak, Nerea Mujikak, Ahotsenea azokako arnasa izan dela azpimarratu nahi izan du.

Era berean, bertako arduradunak, Gotzon Barandiaranek adierazi du aukera polita dela jendearendako sortzaile eta musikariekin aurrez aurre zuzenean topo egitea. "Jendeak artista ezagutu, zuzenean entzun eta ondoren, bere atzetik erakusmahaira joan dela ikusi dugu", kontatu du Barandiaranek. "Ez dugu aurpegi tristerik ikusi eta alaitasuna izan da nagusi Ahotsenean". Sortzaileak eta bisitariak gustura, izan ere momentu batzutan Ahotsenea gainezka ere egon da.

Bestalde, aurten nabarmentzekoa izan da streaming bidez azoka telebista mundu osora zabaldu izana. Besteak beste, Asia eta Ameriketatik jarraitu dute azokan jaso den guztia. 

Datuak

  • 25.000 bisita izan ditu durangokoazoka.com webguneak
  • 300 sinatzailetik gora
  • Ahotsenean, 76 ekitaldi eta 200 sortzaile
  • Areto Nagusian 60 mahai inguru
  • Haur literatura aretoa 30 ekitalditik gora izan dira.

Salduenen zerrenda

Argitaldaria

Egilea Izenburua Produktua
Alberdania Koldo Ordozgoiti El futuro nos pertenece. Memorias Políticas del Lehendakari Ibarretxe Liburua
Alberdania Anjel Lertxundi Eskarmentuaren paperak Liburua
Alberdania Jeff Kinney eta Miren Arratibel Garmendia Greg gizajo baten egunkaria Liburua
Anboto Anboto Egutegia 2011 Egutegia
Baga-Biga Gatibu Zuzenean bizitzeko gogoa Diska
Baga-Biga Esne Beltza Noa Diska
Baga-Biga Korrontzi & Oinkari Dantza Taldea Infernuko hauspoa Diska
Bainet Karlos Arguiñano Gran recetario Liburua
BITACORA SAMUEL SNOGRASS BARETASUNA Egutegia
Bonberenea Zea Mays Era Diska
Bonberenea Ama Say Ren Fan Diska
Bonberenea Zea Mays Morfina Diska
Brian's Records Seiren Marraren beste aldean Diska
Brian's Records Atom Rhumba Gargantuan Melee Diska
Brian's Records Amaia Zubiria Amona Mantangorri Diska
Casa Cristiana Emanuel KENNETH N. TAYLOR NIRE LEHENENGO BIBLIA Liburua
Casa Cristiana Emanuel Bibli Elkarte Batuak BIBLIA Liburua
Ediciones Beta Juan Rekalde Izagirre, Angel Larrea Beobide Arratia inguruko hiztegia Liburua
EHAZE Oier Guillan Herio heroi Liburua
EHAZE Patxo Telleria Dibertimenduak Liburua
Elkar Xabier Montoia Fucking Artist Liburua
Elkar Miren Agur Meabe Zazpi orduak Liburua
Elkar Jesus Mari Olaizola "Txiliku" Euskal Mitologia Haurrentzat Liburua
Elkar diskak Ken Zazpi Ortzemugak begietan Diska
Elkar Diskak Askoren artean Euskal Herriko Lur Maitea bilduma Diska
Elkar diskak Olatz Zugasti Gau hotzenean ere Diska
Elkar Fundazioa Katixa Agirre Amaia Lapitz eta erregina gorriaren hilobia Liburua
Elkarlana Jose Luis Arruabarrena, Ricardo Ajuria, Agustín Urizar Elorrio : villa de campeones = txapeldunen herria Liburua
Erein Toti Martinez De Lezea Nur eta. magia kanpamentua Liburua
Erein Arantxa Urretabizkaia 3 Mariak Liburua
Erein Jon Arretxe Zazpi kolore. Diska liburua Liburua
Eusko Ikaskuntza Jose luis de la Granja eta Santiago de Pablo Gerra Zibila Euskal Herrian 1936-1939 gaiari buruzko iturri dokumentalen eta bibliografikoen gida Liburua
Eusko Ikaskuntza Hainbat Revista Internacional de los Estudios Vascos, RIEV bilduma Aldizkaria
Eusko Ikaskuntza Hainbat Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía, 31 eta 32. zenb. Aldizkaria
Gaztelupeko Hotsak Bide ertzean Don inor ez Diska
Gaztelupeko Hotsak Txuma Murugarren B aldeko kantuak Diska
Gaztelupeko Hotsak Keu Agirretxea Musika vs kantua Diska
Gerediaga Elkartea Gerediaga Elkartea Astola Ikerketa eta Historia 4. alea Aldizkaria
Gerediaga Elkartea Gerediaga Elkartea Egutegia 2011 Egutegia
Gerediaga Elkartea Patxi Zubizarreta Merioaren ibilbidea Liburua
Gipuzkoako Foru Aldundia Auspoa bilduma Gure itsasontziak Liburua
Gipuzkoako Foru Aldundia Xalbador Odolaren mintzoa Liburua
Gor diskak Berri Txarrak Denak ez du balio Diska
Gor diskak Bizardunak En Zugzwang Diska
Gor Diskak Lauroba Egunarekin Diska
Ibaizabal Jo Lodge Krokoren baserria Liburua
Ibaizabal Jo Lodge Lurra Kroko Liburua
Ibaizabal Patxi Zubizarreta Xia Tenzinen bidaia miresgarria Liburua
IKA VV.AA. Esaera zuhur eta zahar Liburua
Itzarri Consulting Koikili Lertxundi, Mikel Aramaio Futbola, oinarritik euskaraz Liburua
Katxiporreta Pirritx, Porrotx eta Mari Motots Ongi etorri Pupu eta Lore Diska
Katxiporreta Pirritx, Porrotx eta Mari Motots Irrien lagunak CD
Katxiporreta Pirritx, Porrotx eta Mari Motots Pirata ausartak Liburua
LA CHIQUILLA GOSE IIII Diska
Mezulari Roberto Pavanello Bat Pat Tutankamonen amona Liburua
Mezulari Lisi Harrison Monster High Liburua
Mezulari Jeremy Belpois Lurpeko gaztelua (Lyoko Kodea) Liburua
Rock Izar Records Alice & the Blackfeet Alice & the Blackfeet Diska
Rock Izar Records Mongo Mongo Diska
Sabino Arana Fundazioa Sabino Arana Fundazioa Jose Antonio Agirre: retrato de un lehendakari Liburua
Sabino Arana Fundazioa Sabino Arana Fundazioa Luis Arana Goiri : Historia del Nacionalismo Vasco Liburua
Sabino Arana Fundazioa Jose Antonio Agirre Gernikatik New Yorkera Berlinetik pasatuz Liburua
Su ta Gar Su ta Gar Su ta Gar 20 urte Diska
Su ta Gar Su ta Gar Egutegia 2011 Egutegia
Susa Koldo Izagirre Autopsiarako frogak Liburua
Susa Gotzon Barandiaran Errotik (nobela) Liburua
Susa Jon Benito Bulkada (poesia) Liburua
Talka Dokumentala Check Point Rock Diska
Talka Talka Asmathic Lion Remix Diska
TMEO Mauro Entrialgo Medio a medias (Herminio Bolaextraren azkena) Liburua
TMEO Batzuren artean TMEO 111 Aldizkaria
TMEO Abarrots Euskalorros Liburua
Travel Bug Ibon Martin Mitología Vasca : 40 rutas mágicas a pie Liburua
Travel Bug Alvaro Muñoz Gabilondo La montaña vasca : 40 ascensiones míticas Liburua
Travel Bug Alvaro Muñoz Gabilondo eta Ibon Martin Rutas para descubrir Euskal Herria en bici Liburua
Txalaparta Patxi Zubizarreta Joan. Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk Liburua
Txalaparta Irati Jimenez Atsekabe zaitut Liburua
Txalaparta Joseba Zinkunegi-Juan Jose Petrikorena Jon Anza. ¿El último crimen de Estado? Liburua
Txertoa José Dueso Historia y leyenda de las brujas de Zugarramurdi Liburua
Txertoa Garikoitz Knörr Kaixo! Manual de conversación castellano-euskara Liburua
Txertoa Fermin Gongeta La hija del artillero Liburua
Zakurraren biolina Joseba Tapia Eta tira eta tunba Diska
Zubia Jasone Osoro Jara live Liburua

Gerediaga elkartearen balorazioa

Durango, 2010eko abenduaren 8an. Bost egunez luzatu da Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Jendearen harrera aldetik gora beheratsua izan da. Baina aurten ere helburuak bete ditu.

Gerediaga Elkarteak orain 45 urte Durangoko Azokaren antolaketa helburu nagusi batekin hasi zuen: euskal liburugintza eta diskogintzan zegoen produkzioa erakustea. Horren barruan daude euskal gaiak edozein hizkuntzatan idatzi eta jasota, eta edozein gai euskaraz jasota.

Irizpide nagusi horri eusten saiatu da eta bide horretan saiatuko da. Horren adibidea da, urtero Gerediaga Elkarteak argitaratzen duen katalogoa. Azokako produktu guztiak jasota daude bertan eta paperean zein interneten profesionalentzat lan-tresna baliagarria da.

Ezaugarri eta helburu nagusiari eusten dio Azokak, baina moduan aldaketan eman dira eta ematen dabiltza. Horren adibide dira, Azoka barruko aurkezpenak, Haur Literatura Aretoa, Ahotsenea, Azoka TB, Internet... eta etorri daitezkeen beste ekimen batzuk, guztiek Azokaren funtsa indartzeko balio dutela inoiz baino argiago erakutsi dute edizio honetan.

Aretoa

Azoka barruan egokitu da hirugarren urtez ekitaldietarako eta argitaletxe, diskoetxe eta erakunde zein elkarteen proiektu eta produktuak ezagutzera emateko tokia.

60 ekitaldi diferente egin dira, tarteko mahainguruak, tailerrak,
aurkezpenak, emanaldiak,... Guztiak egin dira eta ekitaldiaren arabera, eta batzuetan ordutegiaren arabera, aretoa bete edota erdi hutsik ere izan da.

Haur literatura aretoa

Elkartegian, Landagunearen ondoko eraikinean, izan du kokapen berria. Aretoa handiagoa eta erosoagoa izan da, eraikin barru batek ematen dituen zerbitzu guztiak eskura izan direlako.

Abenduaren 5etik 8ra zabaldu ditu ateak eta 30etik gora ekitaldi egin dira. Umeentzako tailerrak, lehiaketak eta irakurketa librerako tarteez gain, pailazo, txotxongilo eta ipuin kontalari emanaldiak izan dira. Umeentzat bereziki argitaratutako liburu eta jolasen aurkezpenak ere izan dira.

Ahotsenea

76 zuzeneko ekitalditik izan dira eta guztira 200 bat sortzailek parte hartu dute aurtengo edizioan. Hirugarren urtea egin du eta aurten ere jakinmin handia sortu du Ahotseneak.

Sortzaile ezagunak, ez hain ezagunak edota ezezagunak, berdinean, publikoarekiko hartueman zuzenerako plaza izan dute. Jende askok sortzaile berriak deskubritu ditu. Arrakastarik gehien zuzeneko emanaldiek izan dute eta arratsalde partekoak. Horrelakoetan, sarri, aretoa ere txiki geratu da. Kultur eskaintza eta propoposamen berriak ere izan dira tarteko.

Ordu erditik ordu erdirako aurkezpenak izan dira eta ordutegiak mantendu dira gehienetan. Internetez streaming bidez ere jarraitzaileak izan dira.

Azoka tb

Bigarren urtez egin da. Euskaltel izan du aurten ekimenak laguntzaile berria. Berari esker Azoka erdigunean pantaila handiagoa izan dugu eta www.durangokoazoka.com webgunean streaming bidez mundu osora zabaldu dugu sainalea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gerediaga Elkarteak elkarrekin bideratutako ekimena da. Eta lan-taldean ETB3, Goiena TB eta Haimaika TBko profesionalak ibili dira. Bost egunetan 20 bat inguruko lan-taldea izan da Azokan pasatzen zenaren berri ematen.

Internet

www.durangokoazoka.com eta facebook eta twitter sare sozialak ere Azokako berri emateko tresna bihurtu dira. Bost egunetan 25000 bisitari izan ditu Azokak eta gehienak, Euskal Herriko bisitariak izan badira ere, mundu zabalera ere heldu gara. Irak, Filipinak, Etiopia, Australia, Errusia, Nikaragua, Polonia, Kanada… bisiten jatorri batzuk.

Bisitariak

Gora-beheratsua izan da bisitarien joan-etorria. Azoka hasi lasai antzera hasi zen larunbatean. Bigarren egunean jende gehiago etorri zen eta abenduaren 6koa inoizko jenderik gehien ibili zen. Ez bakarrik Azokan, Durangon eta alboko herrietan ere igarri zen. Atzoko egunean, ere, goiza motel hasi arren arratsalderako jende dexente ibili zen Azokan.

Eta sortzaileak inoiz baino lan gehiago hartu dute. Sinadurak 300dik gora ekinaldi zenbatu ditugu lau egunetan. Sortzaileak ikusi du, erakusmahaian egoteak salmentetan eragin handia daukala. Lehen egun bakarra etortzen baziren, gaur egun, musikari eta idazle batzuk egun guztietan izaten dira Azokan.

Salmentak

Gora-beheratsua izan da bisitarien antzera. Ondo saldu dute ia gehienek aurtengo Azokan. Nobedadeak izan dituztenek salmenta hobeak izan dituzte. Azokara ekarritako aleak ere batzuek agortu egin dituzte.

Salmentetan eragin handia du nobedaderik ekarri edo ez. Eroslearen joera, krisiaren eraginez, liburu eta disko kopuru gutxiago erostea izan da. Eta erostekotan, gehienek, nobedadea nahi izan dute.

Lan-taldea

Eskerrak ematen die Gerediaga Elkarteak, borondatez eta modu profesionalean ere Azoka aurretik eta Azokan lanean ibili diren guztieri. Ahotsenean, Haur Literatura Aretoan, Azoka TBn, Prentsa bulegoan, informazio gunean, aretoetan… jende asko ibili da lanean.

Azken berba bi: Azokako lehen egunean hil zen Xabier Leterentzat. Azokako parte izan da urte askotan. Omenaldia egin zitzaion Azokako bigarren egunean eta Azokako egun guztietan gurekin izan dugu.

Eskerrik asko, Xabier Lete

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak