Olentzero & Co! pop-rock musikalak ukitu modernoa du, eta, horrela, rap doinuak entzun genituen Eibarren, kabaretaz gozatu genuen edota break-dance-a dantzatzen ikusi genituen basoko iratxoak.
Zoriontasuna
Ikazkinak opariak banatzen ditu urteko egun berezienean, baina atzo, musikaleko protagonista Peruk eskatzen dion bezala, zoriontasuna banatu zuen Coliseoko ikusleen artean. Haurrak zein gurasoak pozik ikusi genituen ikuskizunarekin batera abesten, dantzatzen eta txaloka.
Emanaldiaren amaieran emozioa zen nagusi: haurrak erabat txoratuta ikusitakoarekin eta parte-hartzaileak arro eginiko lanarekin.
Oraingo asteburuan Arrasaten izango dugu ikuskizunaz gozatzeko aukera. Izan ere, Olentzero Arrasateko Amaia Udal Antzokira etorriko da. Emanaldiak zapatuan eta domekan izango dira, baina dagoeneko ez da sarrerarik gelditzen.