Nabigatu euskaraz

Usoa Agirre 2010ko abe. 2a, 17:55

Euskararen Egunaren atarian, euskal internauten arteko ekimen berri bat sortu dute: NabigatuEuskaraz.com. Euskaldunon nabigatzaileak euskaraz konfiguratzeko kanpaina da, Sustatu.com webgunea eta Puntueus elkartearen artean sortua. Euskal internauten arteko ekimen bateratua izan nahi du eta guztion parte-hartzea bultzatu nahi dute, bai atxikimendua emanez, bai kodea kopiatu eta norbere webgunean itsatsiz. Goiena.net-en ere itsatsi dugu kodea. Hala, euskaraz ez dagoen nabigatzaile batekin sartuz gero webgunean mezu bat agertuko zaizu nabigatzailea euskaraz jartzera gonbidatuz.

Azken urteotan Sustatun kanpaina bat izan dute martxan, euskaldunon nabigatzaileak euskaraz konfiguratuta izateko. Hor zeuden instrukzioak berritu dituzte eta, PuntuEus elkartearen babesarekin, kanpaina zabaltzeko bide bat asmatu ere bai: kode puska bat jarri webgunea euskaraz baduzu, eta zure bisitarien nabigatzaileak euskalduntzen lagun dezakezu.

Informazio gehiago Sustatu.com-eko albiste honetan.

Kanpainako informazio osoa: http://nabigatueuskaraz.com/kanpaina

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak