Extremadurako elkarteak Bergaran, abenduaren 11n

Edu Mendibil 2010ko abe. 2a, 11:03

Euskal Herriko Extremadurako elkarteen eskutik Gabon kantuen jaialdia izango da hurrengo zapatuan, abenduaren 11n, Udal Pilotalekuan, 17:30ean. Hamar elkartek hartuko dute parte jaialdian.

Aurtengoa aipatutako jaialdiaren 19. ekitaldia izango da eta Arrasateko Corazon de Encina elkartea arduratu da antolaketaz, Euskal Herriko Extremadurako elkarteen federazioarekin batera. Arrasaten jaialdia aurrera ateratzeko izandako zailtasunak direla eta, Bergarara ekarri dute Corazon de Encinakoek. Enrique Garcia federazioko presidenteak eman digun informazioaren arabera, joan den urtean Astrabuduan ospatu zuten jaialdia eta 2008koa Ermuan izan zen. Gaur egun federazioan 16 elkarte batzen dira, eta horietatik hamar izango dira ordezkatuta hurrengo zapatuko jaialdian. ç

Bi Gabon kantu bakoitzak

Jaialdia 17:30ean hasiko da eta talde bakoitzak bi Gabon kantu eskainiko ditu. Ez da lehiaketa, jaialdia baizik, eta, beraz, ez da izango irabazlerik. Gabonen atarian, giroa zertxobait piztea eta lagun artean jardunaldi atsegina igarotzea dira antolatzaileen helburu nagusiak. Arrasateko Goikobalu abesbatza ere gonbidatu dute jaialdian parte hartzera eta hainbat kantu eskainiko ditu Iñaki Maidaganek zuzendutako abesbatzak. Federazioak dei egiten die bergararrei eta gainerako debagoiendarrei jaialdira joan daitezen. Sarrera doan izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak