Langabezia jaitsi egin da Debagoienean

Ubane Madera 2010ko abe. 2a, 10:51

Azaroari dagozkion langabezia datuak helarazi berri dituzte, eta Debagoienerako albiste onak iritsi dira, ze langabezia  jaitsi egin da ia herri guztietan. Eskoriatza eta Gatzaga dira gora egin duten bakarrak. Hala ere, Gatzagak jarraitzen du izaten ibarreko langabezia tasarik baxuena duena, eta Arrasate, berriz, altuena. Oñatin jaitsi da gehien langabezia azaroan. 

Arrasateri dagokionez, adibidez, %10,83ko tasatik pasa da %10,73ko langabezia tasara. Datutan begiratuta, urrian 1.253 langabe zeuden Arrasaten, eta azaroan, berriz, 1.242 kontabilizatu dituzte.

Oñati eta Bergara

Gainerako herriei dagokienez, berriz, Oñatin jaitsi da gehien langabezia, 34 langabetan; bestela esanda, 395etik 361 langabera pasa dira, eta hala %7,31tik %6,68ra jaitsi da tasa.

Bergara dator gero, han 20 langabe gutxiago dituzte, eta 699tik 679ra jaitsi  da kopurua; tasari dagokionez, %9,46ko tasa dute orain.

Aretxabaleta eta Antzuola

Aretxabaletari dagokionez, 16 langabe gutxiago kontatu dituzte, eta 304 langabe daude orain, %9,42ko tasa, hain justu.

Arrasate dator ondoren, lehen esandako moduan, 11 langabe gutxiagorekin; hango tasa %9,42an geratu da. Eta Antzuola gero, kasu horretan, 10 langabe gutxiagorekin, eta %10,11ko tasarekin.

Gora

Aldiz, gora egin dute Eskoriatzak eta Leintz Gatzagak. Eskoriatzan 6 langabe gehiago dituzte abenduan eta tasa %9,96koa da; eta Gatzagan langabe bat gehiago dute, eta tasa geratu da %6,02an. Hala ere, Gatzagakoa da gure ibarreko tasarik baxuena, eta Arrasatekoa, berriz, altuena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak