Langabeendako 426 euroko laguntza kendu egingo duela iragarri du Zapaterok

Txomin Madina Milikua 2010ko abe. 1a, 18:54

Era berean, Espainiako Gobernuak sozietateen gaineko zergan beherapen fiskalak aurkeztu ditu, eta enpresa txikien definizioa aldatu egingo du.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak krisiari aurre egiteko hainbat neurri berri iragarri ditu.

Hala, bestelako babesik jasotzen ez duten langabeek otsailetik aurrera ez dute orain artean jasotzen zuten 426 euroko laguntza jasoko.

Gobernuaren esanetan, 40.000 enpresa txiki eta ertaini onuragarri izango zaikion beste bi neurri ere hartuko dituzte.

Batetik, sozietateen gaineko zergan beherapen fiskalak aurkeztu ditu Gobernuak; horretarako zergak  tipo murriztuan ordaintzen duten enpresei zerga oinarria handituko zaie, egungo 120.000 euroetatik 300.000 eurotara.

Bestetik, enpresa txikien definizioa aldatu egingo da. aurrerantzean, muga zortzi milioi euroko fakturazioa izan beharrean, 10 milioi euroko fakturazioa izango da.

Ostiralean onartuko omen ditu neurriok ministro kontseiluak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak