Klown ikastaroa emango du Oihulari Klownek zubian

Leire Kortabarria 2010ko aza. 30a, 12:11

Klown eta Emozio ikastaroa emango du Oihulari Klown taldeak Bergarako Aibar baserrian, mantenu osoko erregimenean. Abenduaren 6an, 7an eta 8an izango da, eta 25 ordukoa izango da. Virginia Imaz izango da animatzailea.

Klown antzerkiaren oinarriak ikasi nahi dituztenendako zein ikasten jarraitu nahi dutenendako dago zuzenduta ikastaroa. Helburua "norbere komikotasuna" bilatzea da. "Oihulari Klownekook uste dugu klowna zomorro afektiboa dela, batik bat. Komikotasun handiena sortzen du, ez zer gertatzen zaion edo zer egiten duen, baizik eta gertatzen zaiona emozionalki nola bizi duen", esaten dute taldekoek.

Ikastaroa dinamikoa eta parte-hartzailea izango da, beroketa fisiko eta emozionala lantzeko ariketekin, inprobisazioarekin eta bizi izandakoa berrelikatzeko denborarekin.

Argibideetarako, deitu 943 76 97 90 edo 607 20 45 03 telefono zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak