Gurebook.com, euskal liburu elektronikoen webgunea

Usoa Agirre 2010ko aza. 26a, 12:10

Alberdania, Elkar, Erein, Pamiela, Ttarttalo, Txertoa eta Arrain argitaletxeek hartzen dute parte liburu elektronikoak online saltzeko webgune honen proiektuan. 166 lan dituzte salgai eta horietatik %60 euskarazkoak dira.

Julen Agirrezabala Plazaguneako arduradunaren arabera, hiru oinarri ditu Gurebook.com-ek: "Argitaletxeekiko eta irakurleekiko hurbiltasuna, euskara Interneten ikustaraztea eta aro digitalaren erronka berriekiko irekitasuna".

Webgunea aurkeztearekin batera etorri dira kexuak ere Interneten. Twitterlari euskaldun batzuk kexatu dira liburu elektronikoen prezioa garestiegia dela esanez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak