Euskarazko produktuen katalogoa kalean da

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko aza. 25a, 17:53

Haurrek eta gaztetxoek euskaraz jolasteko, ikasteko, irakurtzeko eta gozatzeko aukera izan dezaten euskarazko produktuen katalogoaren 240.000 ale banatuko dira aurten herriz herri. Antzuolako, Aretxabaletako, Arrasateko, Bergarako, Elgetako eta Oñatiko udalek bat egin dute ekimenarekin.

Euskarazko produktuen katalogoak 12 urteko ibilbidea osatu du dagoeneko. Nafarroako udal gutxi batzuek abiatu zuten ekimena eta 135 toki-entitate dira gaur egun parte hartzen dutenak, 200 udaletik gora guztira.

"Euskal Herriko lurralde eta ezaugarri oso ezberdineko hainbat herritako udalok bat egin dugu euskarazko produktuak sustatzeko ekimen honetan: handiak nahiz txikiak; euskaldun kopuru altuko nahiz baxukoak; kostaldekoak, erriberakoak, errioxakoak edo mendialdekoak… Guztiok ere argi ikusi dugu euskarazko produktuak erdaren itsasoan nabarmendu behar direla, eta egon badagoen hori erdarazko produktuen itzaletik argitara ekarri behar dela" irakurri dugu katalogoaren hitzaurrean.

Euskarazko produktuen katalogoa: www.katalogoa.org

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak