Autonomoek langabezia kobratzeko bete behar dituzten baldintzak
Oihana Elorza Gorostiza
2010ko aza. 24a, 12:24
Azaroaren 6a ezkero eskubidea dute autonomoek langabezia kobratzeko, baina soldatapekoek baino baldintza gehiago bete behar dituzte horretarako.
Irati Jimenez Consumer aldizkariko komunikazio arduradunak azaldu du baldintza horiek zeintzuk diren Arrasate Irratiko Igo autobusera irratsaioan. Negozio propio bat duen autonomoa, enpresa batendako lan egiten duena freelance moduan, edo enpresa batendako baino gehiagorendako lan egiten duen autonomoa. Adibideok jarri ditu.